martes, 13 de mayo de 2008

¿Las TIC estan generando innovación pedagógica en las aulas?

Azken urteetan egin diren ebaluazio txostenen arabera Europako eta Espainiako zenbait eskoletan teknologia berriak erabiltzeko zenbait errekurtso daude.
Ikerketa batzuen arabera honek ez du aldaketarik suposatu, alde pedagogikoan ez delako eraginik nabarmendu, gaur egun eredu tradizionala martxan jarraitzen baitu.
Irakasleei dagokienez,esan beharra dago IKT-ak erabiltzen dituztela baina beraien hezkuntza edo irakaskuntza prestatzeko beraz gela barruan ikasketa prozesuan IKt-ak erabiltzen dituzte irakasleak oso gutxi direla esan daiteke. Honek, teknologia berriek eskoletan gero eta presentzia gehiago dutela kontutan harturik ez du berrikuntza pedagogikorik suposatzen, atzerakuntza ekartzen baitu.
Txosten internazional batzuek etorkizuneko IKT-en erabilera pedagogikoa eskoletan sartu ahal izatea nahiko zail ikusten dute, dena den hori aldatzeko eta eskoletan IKT-en erabilera sustatzeko urte batzuk igaro beharko direla ere aipatzen dute.

No hay comentarios: