lunes, 19 de mayo de 2008

EGUNKARIA

MAIATZAK 19
Gaur bi orduko saioa izan dugu eta klaseko azken eguna zenez taldeka egindako "Material Didaktiko"en aurkezpenak egin ditugu. Hori egin baino lehenago gure blog-ean "Material Didaktiko" hori ipintzen aritu gara.

Gure material didaktikoa

martes, 13 de mayo de 2008

¿Las TIC estan generando innovación pedagógica en las aulas?

Azken urteetan egin diren ebaluazio txostenen arabera Europako eta Espainiako zenbait eskoletan teknologia berriak erabiltzeko zenbait errekurtso daude.
Ikerketa batzuen arabera honek ez du aldaketarik suposatu, alde pedagogikoan ez delako eraginik nabarmendu, gaur egun eredu tradizionala martxan jarraitzen baitu.
Irakasleei dagokienez,esan beharra dago IKT-ak erabiltzen dituztela baina beraien hezkuntza edo irakaskuntza prestatzeko beraz gela barruan ikasketa prozesuan IKt-ak erabiltzen dituzte irakasleak oso gutxi direla esan daiteke. Honek, teknologia berriek eskoletan gero eta presentzia gehiago dutela kontutan harturik ez du berrikuntza pedagogikorik suposatzen, atzerakuntza ekartzen baitu.
Txosten internazional batzuek etorkizuneko IKT-en erabilera pedagogikoa eskoletan sartu ahal izatea nahiko zail ikusten dute, dena den hori aldatzeko eta eskoletan IKT-en erabilera sustatzeko urte batzuk igaro beharko direla ere aipatzen dute.

lunes, 12 de mayo de 2008

EGUNKARIA

MAIATZAK 12
Gaurko saio praktikoan astelehenean aurkeztu beharreko lana burutzen aritu gara taldean.
Saio teorikoan azterketaren inguruan hitz egiten aritu ostean pasadan asteko azalpenekin jarraitu du Josunek. Irakasleak emandako gaurko azalpenek teoriari amaiera eman diote, datorren astean taldeko lanak aurkeztuko baititugu.

Orain arteko EGUNEROKOAK

Arazotxo bat izan dut eta orain arte ezin izan dut egunerokorik publikatu nire blogean, baina orain denak batera publikatuko ditut dataren arabera bananduta:

APIRILAK 14
Saio praktikoari dagokionez, blogean linkak nola sartzen diren azaldu digu Josunek. Hau azaldu ostean interneten blogen aplikazio didaktikoari buruzko informazioa eta bideo (youtube-n)bat aurkitzeko eskatu digu. Hauek aurkitu eta gero gure blog-ean sartu behar izan ditugu.
Saio teorikoari dagokionez, hezkuntzan eman diren berrikuntzei buruz hitz egin digu irakasleak.

APIRILAK 21
Gaur klase praktikoan gure blogetan beste ikaskideen helbideak sartzeaz gain blogean Fedd-ak sartzen aritu gara.

Klase teorikoan azterketaren dataz hitz egiten aritu gara eta azkenean maiatzak 29an egitea erabaki dugu. Ondoren Terueleko eskola bati buruzko bideo bat ikusi dugu. Bideoa ikusi eta gero irakasleak galdera batzuk egin ditu eta horren inguruan aritu gara.

TEKNOLGIA BERRIAK ARIÑO-N(TERUEL)
Ariño Teruelen kokatuta dagoen herri txiki bat da. Herri honetako eskola batean orain dela gutxitik teknologia berriak nagusi dira irakasleak zein ikasleentzat, eguneroko saioak teknologi berriekin jorratzen baitituzte.
Ikasle bakoitzak bere ordenagailua du eta horri esker ariketak,azalpenak... eskuragarri dituzte edozein momentuan, teknologia berrien inguruan baitdarabil beraien hezkuntza sistema.
Egin beharreko guztia ordenagailuaren bidez egiten dute eta hori nire ustetan ez da bat ere egokia. Ondo deritzot arlo batzutan teknologia berrien erabilera sustatzeari baina ez guztietan, kaligrafia adibidez ondo lantzea ezinbestekoa iruditzen zaidalako.
Sistema honek ikasleak autonomoak izatera bultzatzeaz gain gaur eguneko errealitatera murgiltzen ditu, gure gizarte hau gero eta gehiago digitalizatzen ari baita.
Irakaslearen lanari dagokionez argi dago beraientzat lan izugarria dela, dena oso ondo prestatuta izan behar baitute, eta horretarako materiala bilatzea oso zaila da.
Hau ikusita eta gu etorkizuneko irakasleak izango garela kontutan harturik argi dago teknologia berrien inguruan eguneratuta egotea ezinbestekoa dela.

APIRILAK 28
Gaur klase praktikoan taldeka burutu beharko dugun lanari buruz hitz egiten aritu gara. Hasiera batean ez genuen ondo ulertzen egin beharrekoa baina dena argi geratu zaigunean taldeak egiten aritu gara. Ondoren powert point-aren erabilera batzuk azaldu dizkigu Josunek, gure lana honen inguruan arituko baita.
Saio teorikoak portugesez zegoen bideo bat ikusi dugu, zeinetan argi geratu da teknologia berriei erabilera edo metodologia egokia ematen ez zaienean ez dela etekinik ateratzen, ezer ere ez baita aldatzen.

MAIATZAK 5
Egun horretan ez nintzen kalsera joan gaixorik nengoelako baina klasekide bateri deitu nion eta arinagoko astean egindako powert point-ari soinua ipintzen aritu zirela esan zidan.